XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MONOPOLIOA. JOKOAREN DESKRIBAPEN LABURRA

Joko honen gunea ondasunen sal-erosketa eta alogatuan datza, operazio probetxugarrien bidez aberastuz joateko, ondasun guztien MONOPOLIOA lortu arte.

Jokalariak (2tik 6ra) IRTEERAtik abiatzen dira, bakoitzak ateratzen dituen datoak (dado) arauera aurreratuz.

Heltzen den laukia, jaberik ez badu, eros dezake bertan seinalatzen den diru kopurua BANKAri ordainduz.

Bestela, erosi nahi ez badu, subastatu egingo da ondasun hori eta, noski, gehien eskaintzen duena jabetuko da.

Noiz eta gehiago erosi orduan eta hobe, inoren ondasunetan geratzeko alogera ordaindu behar bait zaio jabeari.

Etxeek eta hotelek alogerak oso garestitzen dituzte; beraz, hauek eraikitzea guztiz da komenigarri.

Diru faltan geratuz gero ondasunak hipoteka daitezke BANKUan.

Zortea edo Auzakutxan geratzen denak bateko zein besteko pilatxotik txartel bat jaso behar du eta han agintzen dena bete, espetxera joatea balitz ere.

JOKO ARAUAK

Monopolioa 40 laukitxotan banaturiko taula da, laukiok, orubeak (eraikuntzarako lurrak), tren geltokiak, zerbitzu publikoak, sariak eta zigorrak direlarik.

Bi dato, kolorezko fitxak, 32 etxe berde, 12 hotel gorri, karta joko bi (zortekoa eta auzakutxakoa), jabetza titulu agiriak eta MONOPOLIO BANKUko diru bileteak, balio askotakoak.

Guztionek osatzen du MONOPOLIO jokoa.

PRESTAKETA

Mahai handi samar baten erdian MONOPOLIO TAULA ipintzen da, Zorte eta Auzakutxako txartelak dagozkien lekuetan jarriz.

Jokalari bakoitzari taulan zehar mugituko duen fitxa eta 150 mila pezeta emango zaizkio.

Gainerako diru guztia eta JABETZA TITULUAK Bankan geratuko dira.

Jokalarietako bat bankari izendatuko da.

DIRUA

Jokalariek 150 milana pezeta jasoko dute.

HONELA: 50.000ko bilete bat, 1.000ko 11 billete, 10.000ko 6 billete, 500eko 7 billete, 5.000ko 5 billete, 100eko 5 billete. Gainerako diru guztia Bankak gordeko du.

JOKOA HASI

Jokalari guztiek datoak txandaka bota eta puntuaziorik handiena ateratzen duenak ekiten dio jokoari.

IRTEERA dioen laukian bere fitxa ipini, datoak bota eta atera dituen puntuak hainbat lauki aurreratuko du fitxa.

Hurrena, honen eskuinetara dagoenak gauza bera egingo du.

Eta horrela jokalari guztiek.

FITXA BAT BAINO GEHIAGO BATERA LAUKI BEREAN EGON DAITEKE

Jokalariak eros dezake egokitu zaion laukia (orube, geltoki edo dena dela); baina dagoeneko beste norbaitek erosia badu, honi alogera ordaindu beharko dio.

Edo zergaren bat ordaindu beharko du, edo Zorte edo Auzakutxako txartela jaso, edo espetxera joan... jokoak eskatzen duena.